HISTORY

A BRIEF HISTORY OF THE COMETE LINE
By Juan Carlos Jiménez de Aberasturi – Historian and author of the book "Basques in the Second World War: the Comet Line in the Basque Country (1941-1944)".

During the Second World War, anti-Nazi organisations chose the Basque border – supported by the services of the allied embassies in Madrid – as an escape route for resistance groups and those who were fleeing Nazi persecution and heading to Allied territory, via Gibraltar.
The Comet Line, founded in 1941 by a small group of young Belgians, which included Arnold Deppé and Dédée De Jongh, was one of the organisations specialised in rescuing the Allied airmen who continuously bombed strategic targets in Germany and occupied Europe, since many aircraft were shot down over Holland, Belgium and France during their raids.
Those who managed to escape were faced with the risk of falling into German hands, the consequences of which were easy to imagine: summary executions, torture or, at best, a concentration camp.
Over a four-year period, the Comet Line devoted itself to rescuing around 700 fugitives, mostly airmen, leading them to Franco’s Spain, an officially ‘neutral’ country, and then evacuating them back to their starting point: Great Britain. The border crossing, which took them across the Bidasoa river in the area around Irún, or the mountains of Navarre, was the final stage of a long and dangerous journey that began in Brussels. After a stop in Paris, it later regrouped fugitives in Anglet and Ciboure before making the crossing. On this final leg, Basque guides and helpers – mostly exiled in the Spanish Civil War – played a key role.

ORIGIN OF THE PROJECT
It all started when one of the directors of the documentary, Iurre Telleria, heard about a smuggler from Hernani, the hometown of both directors. It was said that this farmer had been to England after World War II – to Buckingham Palace no less – where he had been decorated by the King of England! Afterwards, we discovered that Florentino Goikoetxea had worked for the Resistance during World War II, and that his work was later given recognition in the form of various medals and diplomas presented by the United States, Great Britain, Belgium and France. So that was how our research began.
At the very beginning, we had the good fortune to find a book about the story of Florentino and many others like him: Basques in the Second World War: the Comet Line in the Basque Country (1941-1944). The author of the book and subsequent companion on this journey, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi, enabled us to get in touch with a dozen people directly or indirectly linked to the Comet line. We also discovered that there was an organisation that worked on both sides of the French-Spanish border, “Friends of the Comet Line”, whose aim was and still is to commemorate and keep alive the history of the Comet line. In 2006 we took part for the first time in the “walk of freedom”, a trek that is organised every year from Ciboure to Errenteria, along the route used by the mugalaris of the Comet Line. During the three-day journey through the villages, remote farms and mountains that lie near the border, we were lucky enough to hear the airmen’s stories first hand. These war veterans return every year to show their appreciation to those who, 70 years ago, helped them cross the border from France to Spain. We also met former members of Comet who, during the war, accompanied airmen from Brussels to the south of France. Through them, we met many more who were scattered throughout England, France, Belgium and Spain, and they helped us to piece together this complex story, linking groups as diverse as the British Intelligence Services and Basque smugglers. It has been an arduous and difficult task, but we had invaluable help from a number of associations responsible for keeping alive the history of the Comet Line: the WW2 Escape Lines Memorial Society in Britain; “Comète Kinship” in Belgium; “los Amigos de la Red Comète/les Amis du Réseau Comète” in France and Spain; historians and Second World War enthusiasts who guided us while we searched through a sea of files and documents on the escape networks; friends and family of the Comet Line members; all those who were in some way involved in the Comet Line; and, of course, all the main protagonists who patiently endured our constant presence at various events and commemorations.

COMÈTE SAREAREN HISTORIA LABURRA
Juan Carlos Jiménez de Aberasturiren eskutik– Historialaria eta  La Segunda Guerra Mundial: la Red Comète en el País Vasco (1941-1944) liburuaren egilea.

Bigarren Mundu Gerrate garaian, Euskal Herriko muga nazien kontra ari ziren hainbat organizazioren testigu izan zen. Madrileko enbaxada aliatuen zerbitzuek babestuta, nazien jazarpenetik ihesi zetozen pertsona eta erresistenteei, muga igarotzen laguntzen zieten, ondoren, Gibraltarretik pasaz, lurralde aliatura itzultzeko.
“Comète” sarea 1941. urtean sortu zuten Belgikako gazte talde batek, horien artean ziren Arnold Deppe eta Dédée De Jongh. Sare hau, hegazkinlari aliatuak laguntzen espezializatu zen. Hegazkinlari hauek, Alemania eta Europa okupatuan zituzten objektiboak bonbardatzen zituzten etengabe eta asko, erasoaldi hauetan eraitsiak izaten ziren Holanda, Belgika edo Frantzian zehar.
Bizirik ateratzen ziren haiek, alemanen eskuetan erortzeko arriskua zuten, honek ekar zitzakeen ondorio latzekin: exekuzio laburrak, tortura, edo, kasurik onenean, kontzentrazio esparrua.
“Comète” sarea lau urtez aritu zen lanean eta 700 bat iheslari jaso zituen, hegazkinlariak gehien bat. Ofizialki herrialde neutrala zen Francoren Espainiara pasatzen zituzten Erresuma Batura itzultzeko. Mugako pasua, Bidasoa ibaia zeharkatuz egiten zuten, Irun inguruan edo baita ere Nafarroako mendietan zehar. Bidaia luze eta arriskutsu baten amaiera zen, Bruselan hasi eta Parisen taldea berriro bildu ondoren, Bidasoa baino lehen, Anglet edo Ziburura heldu arte. Azken ibilbide honetan, euskal gida eta kolaboratzaileek, gerra zibileko erbesteratuak gehienak, funtsezko eginkizuna betetzen zuten.

PROIEKTUAREN SORRERA
Behinola, Iurre Telleriak, dokumentaleko zuzendarietako batek, Florentino Goikoetxea izeneko kontrabandista bati buruz entzun zuen bere jaioterrian, Hernanin. Esaten zutenez, baserritar gizon hau Erresuma Batuan ibilia zen Bigarren Mundu Gerrate ostean eta Buckingham Palace-n bertan, Ingalaterrako erregeak kondekoratua izan omen zen, alajaina! Beranduago jakin izan genuen, Florentino erresistentziarentzat lanean aritu zela Bigarren Mundu Gerratean eta ondoren, bere lana, hainbat domina eta diploma bidez errekonozitua izan zela AEB-etan, Erresuma Batuan, Belgikan eta Frantzian. Honela hasi ginen ikerketarekin.
Hasiera batetik, Florentino eta bera bezalako ehunka pertsonen historia kontatzen duen liburu batekin egin genuen topo, “Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comète en el País Vasco (1941-1944)”. Liburuaren egile den eta beranduago, bidaia lagun izan dugun, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi historialariak, Comète sarearekin zuzeneko edo zeharkako harremana zuten hogei bat lagunen kontaktua eman zigun. Era berean, mugaren bi aldeetan lan egiten duen elkarte baten berri ere izan genuen, “Comete Sarearen Lagunak/les Amis du Réseau Comète”. Elkarte honen helburua, Comète sarearen historia ohoratzea eta bizirik mantentzea da. 2006. urtean parte hartu genuen lehenengo aldiz “Askatasunaren Ibilbidea” deitzen den mendi martxan. Ekitaldi hau Ziburutik Errenteriaraino doan ibilaldi bat da, Comète sareko “mugalariek” erabiltzen zituzten bide berdinak erabiliz. Herri ezberdinak zeharkatuz, ezkutuko baserrietako atarietatik pasatuz eta mugatik gertu dauden mendietan barrena, hiru egun irauten duen martxa honetan, hegazkinlari aliatuen zuzeneko testigantzak ezagutzeko aukera izan genuen. Gerrako beterano hauek urtero itzultzen dira, orain dela 70 urte Frantziatik Espainiarako muga gurutzatzen lagundu zieten haiei esker onak emateko. Comete sareko partaide izan zirenak ere ezagutu genituen, hauek, orain egin bezala, gerra garaian hegazkinlariak lagunduz bidaiatzen zuten Bruselatik Frantzia hego mendebaldera. Pertsona hauetatik beste hainbeste etorri ziren, Ingalaterra, Frantzia, Belgika eta Espainian barrena banaturik; guztiek lagundu digute, Britainiar Zerbitzu Sekretuak eta kontrabandista euskaldunak bezalako elementu desberdinak bateratzen dituen istorio korapilotsu hau lotzen.
Lan aldapatsua eta nekeza izan da, baina bidaian zehar, ordainezin izan zaigun laguntza jaso dugu Comète sarearen historia bizirik mantentzeko lanean diharduten  elkarteengandik; ELMS Britainia Handian, “Comète Kinship” Belgikan eta “Comète Sarearen Lagunak/les Amis du Réseau Comète” Frantzia eta Espainian; nola ez, ihesbide sareen inguruko artxibo eta dokumentu zurrunbilo izugarri batean barrena gidatu gaituzten historialari zein Bigarren Mundu Gerratearen zale amorratuengandik; Comète sareko partaideen lagun eta familiartekoengandik, eta modu batera edo bestera, sareak eginiko lanean parte hartu zuten guztiengandik; nola ahaztu, dokumentaleko protagonista izan direnen nahitaezko laguntza, zintzo-zintzo gure etengabeko presentzia jasan dutenak hainbat ekitaldi eta ospakizunetan.

BREVE HISTORIA DE LA RED COMÈTE
Por Juan Carlos Jiménez de Aberasturi – Historiador y autor del libro Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comète en el País Vasco (1941-1944).

Durante la Segunda Guerra Mundial la frontera vasca fue elegida por diversas organizaciones anti-nazis, apoyadas por los servicios de las embajadas aliadas en Madrid, como vía de evacuación para los resistentes y los que huían de la persecución nazi y se dirigían al campo aliado, a través de Gibraltar.
La red « Comète » fundada en 1941 por un pequeño grupo de jóvenes belgas, entre los que se encontraban Arnold Deppé y Dédée De Jongh, fue una de las organizaciones especializadas en la recuperación de aviadores aliados que bombardeaban sin interrupción los objetivos estratégicos de Alemania y de la Europa ocupada, ya que muchos aviones eran derribados sobre Holanda, Bélgica o Francia en el transcurso de sus incursiones.
Los que lograban escapar se encontraban enfrentados al riesgo de caer en manos de los alemanes, con las consecuencias fáciles de imaginar: ejecuciones sumarias, torturas o, en el mejor de los casos, el campo de concentración.
La red « Comète » se dedicó durante cuatro años a recoger a cerca de 700 fugitivos, en su mayoría aviadores, para conducirlos a la España franquista, país oficialmente « neutral » y evacuarlos a continuación a su punto de partida: la Gran Bretaña. El paso de la frontera, que se hizo atravesando el Bidasoa en la zona de Irún o por las montañas de Navarra, era el final de un largo y peligroso periplo que comenzaba en Bruselas, y tras una parada en París, reagrupaba más tarde a los fugitivos en Anglet o en Ciboure antes del paso. En este trayecto final los guías y colaboradores vascos, generalmente exiliados a causa de la guerra civil, desempeñaron un papel fundamental.

ORIGEN DEL PROYECTO
Todo comenzó cuando una de las directoras del documental, Iurre Telleria, escuchó hablar de un contrabandista oriundo de Hernani, el pueblo natal de las dos directoras. Se decía que este campesino había estado en Inglaterra después de la Segunda Guerra Mundial nada menos que en el Buckingham Palace, ¡donde fue condecorado por el Rey de Inglaterra! Después descubriríamos que Florentino Goikoetxea había trabajado para la resistencia durante la Segunda Guerra Mundial y posteriormente, su trabajo fue reconocido en forma de diversas medallas y diplomas que recibió de los EEUU, Gran Bretaña, Bélgica y Francia. De esta manera empezamos con la investigación.
Muy al comienzo, tuvimos la suerte de dar con un libro que trataba sobre la historia de Florentino y de otras muchas personas como él, “Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comète en el País Vasco (1941-1944)”. El autor del libro y posterior compañero en este viaje, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi, nos habilitó el contacto con una veintena de personas relacionadas directa o indirectamente con la Red Comète. Asimismo, descubrimos que existía una organización que funcionaba a los dos lados de la frontera Franco-Española, “los Amigos de la Red Comète/les Amis du Réseau Comète”, cuyo objetivo era y sigue siendo, conmemorar y mantener viva la historia de Comète. En el 2006 participamos por primera vez en el “camino de la libertad”, una travesía que organizan todos los años desde Ciboure hasta Rentería por la ruta utilizada por los “mugalaris” de la Red Comète. Durante los tres días de travesía por los pueblos, los caseríos recónditos y los montes cercanos a la frontera, tuvimos la suerte de conocer, de primera mano, las historias de los aviadores. Estos veteranos de la guerra vuelven todos los años para mostrar su agradecimiento a aquellas personas que hace 70 años les ayudaron a cruzar la frontera desde Francia a España. También conocimos a antiguos miembros de Comète que al igual que ahora, durante la guerra, viajaban acompañando a los aviadores desde Bruselas hasta el sur de Francia. De ellos, llegaron muchos más que esparcidos por Inglaterra, Francia, Bélgica y España nos han ayudado a hilar esta complicada historia que aúna elementos tan dispares como los Servicios de Inteligencia Británicos con contrabandistas vascos.
Ha sido un trabajo arduo y costoso pero en el transcurso hemos contado con la inestimable ayuda de las diferentes asociaciones encargadas de mantener viva la historia de Comète, ELMS en Gran Bretaña, “Comète Kinship” en Bélgica y “los Amigos de la Red Comète/les Amis du Réseau Comète” en Francia y España; historiadores y apasionados de la Segunda Guerra Mundial que nos han guiado en nuestra búsqueda en un mar de archivos y documentos sobre las redes de evasión; amigos y familiares de los miembros de Comète y todos aquellos que fueron de algún modo partícipes en el trabajo de la Red Comète; y cómo no, la de todos nuestros protagonistas que pacientemente han soportado nuestra permanente presencia en los diferentes actos y conmemoraciones.

No hay comentarios: